XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zer da alajaren, gutunen eta giltzen istorio hori?.

@- Mila deabru, Hubert, ez al zara oraindik jabetzen? Ez Lûdingi, ez Hachi, ez poliziari ezin esan diezaiokedan gauza bat da: ziur nago Katharinak bere Lûdwig horri eman dizkiola giltzak eta zarpail hori bi egun hauetan han ezkutatzen dela.

Beldur naiz Katharinagatik, poliziengatik, eta baita ere lotsagaldu horrengatik, Kohlrorstenheimeko nire etxean badago.

Aurkitu baino lehen, handik aldegin dezan nahi nuke, eta une berean nahi nuke atrapa dezaten, guztiau behingoz buka dadin.

Ulertzen al duzu orain? Zein da zure aholkua?.

- Bertara, Kohlforstenheimera dei zenezakeela, iruditzen zait.

- Eta bera han badago, telefonoa hartuko duela uste duzu?.

- Orduan, poliziari deitu beharko diozu, ez dago beste irtenbiderik.

Ezbeharrik gerta ez dadin, besterik ez bada.

Deitu izenik eman gabe, nahi izanez gero.

Gô*tten han egon litekeen susmorik txikiena izanda ere, poliziari jakinerazi behar diozu bertatik.

Neuk deituko diot bestela.

- Eta horrela nire etxea eta nire izena izenburuetan lapur horiekin nahasturik azal daitezen?.

Beste zerbait neukan nik pentsatuta... pentsatzen nuen ea ezin joan zintezkeen zeu hara, Kohlforstenheimera esan nahi dut, nire abokatu bezala, nire interesei kontu egiteko.

- Une honetan? Ihauteri egun batean, EGUNKARIAk nire oporrak kolpetik eten ditudala dakienean? eta hori guztia egingo nuen, zure landetxean zure interesei kontu egiteko? Zure izozgailua ongi dabilen edo, ezta?.

Ea berogailuko termostatoa behar bezala jarrita dagoen, kristalik hautsita, edaritegia behar hainbat hornituta eta izarak hezetasunik gabe?.